Hitzik gabe esaten direnak

Hamabost bat urte izango nituen zinemaz maiteminduta nengoela konturatu nintzenean. Ordura arte milaka film ikusi nituen (gaur egun ere nire gustokoenak izaten jarraitzen duten hainbat, tartean), baina ez nintzen ohartzen zineak egin zezakeenaz. Eta orduan Bin-jip (Hierro 3 bezala itzuli zuten) filma ikusi nuen. Nire ahizparen lagun batek CD batzuk pasa zizkigun hainbat filmekin, eta horietako bat Kim Ki-duk zuzendari korearrarena zen. Ez nuen inongo