FAS Zineklubak urriko programazioa iragarri du

Ikasturte berriari ekiteko gogoz dira Bilboko FAS Zineklubeko lagunak, eta hiru saio programatu dituzte urrirako. 50eko hamarkadako zinema espaniarrarekin hasiko dira, Luis García Berlangaren eta Juan Antonio Bardemen Esa pareja feliz eskainiko baitute hilaren 5ean, eta emanaldi berean Kepa Sojo zinegile euskaldunaren Cien maneras de hacer el pollo al txilindrón laburra proiektatuko dute.

By |2021-09-27T10:55:05+02:0027 iraila, 2021|

Eskandinaviako zinema aztergai, Kepa Sojoren liburuan

El norte pide paso. 50 películas esenciales para entender el cine escandinavo liburua kaleratu berri du Kepa Sojo zinemgilea eta EHUko Zinemaren Historiako irakasleak Universitat Oberta de Catalunyaren UOC argitaletxearen eskutik, Filmografias esenciales bildumaren baitan. Eskandinaviako zinemari lotutako topikoarekin hautsi nahi du sortzaileak.  

By |2021-04-08T13:29:47+02:008 apirila, 2021|

Miren Mujika Muñoz: ‘La pequeña Suiza’

Zuzendaria: Kepa Sojo Urtea: 2019 Herrialdea: Espainia Dozena-erdi pasatxo laburmetrai besapean, Kepa Sojoren bigarren luzemetraia da La pequeña Suiza, hamairu urte igaro baitira jada El síndrome de Svensson (2006) burutu zuenetik. Zerbait argi utzi badigu zuzendari laudioarrak bere lan berri honekin, edonolako sari edota kritikarion onespenak jasotzea baino, ikuslegoa entretenitzea nahiago duela da. Ondo baino hobeto lortzen du hauxe Sojok, denborarekin hain berea egin duen

By |2019-06-12T10:02:10+02:0011 ekaina, 2019|

Kritika: ‘La pequeña Suiza’ (eta film labur bat: ‘Pil-Pil’)

Zuzendaria: Kepa Sojo Urtea: 2019 Herrialdea: Espainia –Umore zuriko komedia txikia– Euskal zinemari buruz hitzegiten dugunean badaude agertzen diren topikoak: Ama Lur filmak nola hasi zuen guztia, beti gaudela euskarazko lehen film bat aurkitu nahian (Gotzon Elortzan, edo Gure Sorlekuan, edo auskalo zein lehen harrian), 80ko eta 90eko euskal zinegileen eklosioak nola zabaldu zituen gure hegoak, XXI. mendeko loraldi berriaren garrantzia, gure animazioaren kalitate bikaina,

By |2019-05-02T09:57:04+02:002 maiatza, 2019|

Gaurtik igandera, Begibistan film laburren jaialdia Amurrion

Amurrioko film laburren Begibistan jaialdia gaur bertan, urriak 4, inauguratuko dute Ofibistan saileko filmen lehen emanaldiarekin. 20:00etan izango da, Amurrio Antzokian, eta bost film labur eskainiko dituzte, tartean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Renovable (Kimuak 2016). Larunbatean egingo dute sari-banaketa ekitaldia, eta igandean Oskara Plazara dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Kukai Dantza Konpainiaren eta Arena Comunicación Audiovisualen eskutik.

By |2017-10-09T13:47:42+02:004 urria, 2017|
Go to Top