‘GREAT ABSENCE’: Dementziak giltzaperatutako espetxean preso

Zuzendaria: Kei Chika-Ura Urtea: 2023 Herrialdea: Japonia Saila: SAIL OFIZIALA Adimenaren galerak eragindako kaosa ispiluen labirintoa bailitzan iradokitzea izan zen Genki Kawamuraren lorpen handiena Hyakka / A Hundred Flowers filmean. Japoniarrak 2022ko Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen bere opera prima, eta zuzendari onenaren saria eskuratu zuen. Bada, aurten, herrikide duen Kei Chika-Urak gaiari berriz heldu dio, eta efemeridea errepikatzeko hautagaia da, sail ofizialean aurkeztu duen GREAT ABSENCE obra