‘Everything Everywhere All at Once’ filma nagusi, 97. Oscar sarietan

Metabertsoak ardatz dituen abentura basatiak zazpi estatuatxo irabazi ditu bart, Hollywoodeko Akademiaren galan. Hitzorduko bigarren protagonista nagusia Netflixek ekoiztutako All Quiet on the Western Front film beliko alemaniarra izan da, lau garaikurrekin.