Gaur abiatuko dute Bilboko Zinema Ikusezina jaialdia

Gai sozialak lantzen dituzten 438 film izango dira ikusgai datozen egunetan Bilboko Azkuna Zentroan, zortzigarren Zinema Ikusezina jaialdiaren baitan. Kultura, Communication & Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako ekitaldia da, eta gaur, urriak 13, hasi eta datorren ostegunera bitarte luzatuko da.