Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘In Seach of Monsters’ eta ‘Behind the Headlines’

Euriak eta haizeak agur esan badigute ere, tenperaturek ez dute igotzeko joerarik izan azken egunotan. Hotza nagusi da kanpoan, aitzakia paregabea Victoria Eugenia Antzokira hurbildu eta 19. Giza Eskubideen Zinemaldiaz gozatzeko. Kazetaritza eta ikerketa-lana abiapuntu izan dituzten bi lan ikusteko parada izan dugu, bata zein bestea, nazioartean zeresana eman duten jazoera polemikoen inguruan ardaztuak, gobernuak kolokan jartzeko ahalmena izan dutenak, eta zentzuratuak izateko bidean direnak.

By |2023-02-01T17:12:30+02:005 apirila, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Álbum de posguerra’ eta ‘100UP’

David Beriain eta Roberto Fraile kazetari euskal herritarrak Burkina Fason erail dituztela ezagutu dugun egun berean proiektatu dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Àngel Leiro eta Airy Maragall zinemagileek zuzendutako Álbum de posguerra (2020) dokumentala, Gervasio Sánchez gerrako argazkilari ezaguna gidari duena. Espainiarrak ondo ezagutzen zituen Beriaun eta Fraile, eta hunkituta azaldu da taula gainean emanaldiaren osteko solasaldiaren aurretik ikus-entzuleek eta hizlariek egin duten minutuko isilunean.

By |2021-04-28T14:26:59+02:0028 apirila, 2021|

The Human Interest Story

Bokazio hitza sarri erabiltzen dute batean zein bestean aritzen diren profesionalek. Lan esparru ezberdinetatik badatoz ere, historia istorio bihurtzea bizitzeko modu bat da beraientzat. Teknologiak hala ahaldundu duen arte, tradizionalki, arkatz, bolaluma eta idazmakina baliatuz milioika gertaeren berri eman digute kazetariek; 1895etik aurrera, ordea, irudiek bata bestearen ostean sortutako mugimenduaren emaitza baliatu zuten artistak agertzen hasi ziren. Izan errealitatezkoak zein fikziozkoak, kontalari hauek sortutako narratibak

By |2019-02-12T10:17:31+02:0012 otsaila, 2019|
Go to Top