Minerrek, Sarriugartek eta Altunak jaso dute 2017ko Martin Ugalde beka

Genero ikuspegiak Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan izandako ibilbidea kazetaritza ikuspuntu batetik aztertuko duen dokumentala osatzeko, 8.000 euroko Martin Ugalde beka jaso dute Kattalin Miner Perezek, Maddi Altuna Galfarsorok eta Danele Sarriugarte Mochalesek. Urtebeteko epea izango dute azterketa egin eta dokumentala aurkezteko.