Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatuko du Nosferatu zikloak

2022ko zinema eskaintzaren berri eman du Tabakalerak. Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, pantaila publiko partekatuko erakundeek –Donostia Kultura, Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, Elías Querejeta Zine Eskola eta Tabakalera– programatuko dituzten zikloak jakinarazi ditu. Urte berrirako zinema-bonua abenduaren 22tik aurrera egongo da salgai.

By |2021-12-30T13:13:42+02:0017 abendua, 2021|

Sustrailak sormen laborategian izena emateko epea, zabalik

Kalakalab elkarteak eta Garaion Naturartea elkarteak, Zineleku ekimenaren testuinguruan, Sustraiak izeneko idazketa laborategia antolatu dute. Hiru eguneko egonaldia izango da Garaion (Araba), ekainaren 20tik 22ra, eta parte hartzaileek ikus-entzunezkoen proiektu baten ideia garatu eta idazteko aukera izango dute Harkaitz Cano eta Katixa Agirre idazleen laguntzarekin. Izen-ematea maiatzaren 18an itxiko dute.

By |2021-05-06T12:35:28+02:006 maiatza, 2021|

Gaur estreinatuko dute ‘Ekilibrismoaren artea’ dokumentala

Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiak eta ZINEBI jaialdiak sustatutako Bilbao Aurrera diru-laguntza deialdiaren bidez, Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinemagile bilbotarrek Ekilibrismoaren artea dokumentala osatu dute. Itxialdiak sormen prozesuan nola eragin dien kontatuko dute bertan arte diziplina ezberdinetan diharduten lau sortzailek. Dokumentala gaur, martxoak 9, estreinatuko dute ETB1en.

By |2021-03-09T12:27:09+02:009 martxoa, 2021|
Go to Top