Euskal Harriaren ABDak: “Euskal zinemagintzaren mohikanoak gara”

https://youtu.be/mJ_sEtVWmK0 Ataun of the Dead (2013) eta Joxean´s Hil Eben (2014) filmen ostean, hemen da Katihotsak Logia Kultur Elkartearen proiektu berria. Lehen bi pasartei segida emango dien Napar Dead  filmaren promozioaz ari zirela bururatu zitzaien, garagardo artean, pausu bat aurrera egitea: Euskal Herri osoko 26 zinemagile amateur eta ez amateur bildu, eta film kolektibo bat sortzea. Urte eta erdi iraun zuen sekretupeko prozesuaren ostean, argitara eman zuten proiektua

By |2019-05-22T16:30:52+02:0023 abendua, 2015|

Kritika: ‘Euskal Harriaren ABDak’

https://youtu.be/e-bA82SCP_A Igandean ikusi genuen, Durangoko Azokako Irudienea gunean egin zuten aurkezpenean, eta oroitzen dugun aldiro irribarrea ateratzen zaigu oraindik. Alde guztietan bezalaxe, 26 norbanako/elkartek osatutako Euskal Harriaren ABDak film kolektiboan ere denetik aurkitu dugu: film landu batzuk, baliabide oso gutxiagorekin egindako pieza arinak (eta ahazten errazak), lagunekin osatutako “ganberrada”k, baita hainbat altxor ere. Beldurrez sartu ginen, ez ote zitzaigun luzeegia egingo... Baina alderantziz: hurrengo hizkiak

By |2019-05-22T12:49:19+02:0010 abendua, 2015|

Kalitate handiko eskaintza zabala XXVI. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. Astea urriaren 31n zabalduko du Terry Jonesen Absolutely Anything (2015) filmak, eta azaroaren 6an Mark Neveldinen The Vatican Tapes filma eskainiko dute itxiera galan. Ikusgai izango diren filmen artean, Euskal Herriko 26 zinegile/kolektibok osatutako Euskal Herriaren ABDak izango da.

By |2019-05-16T16:11:54+02:0022 urria, 2015|
Go to Top