Kategoria berri bat

Duela gutxi lankide batek galdetu zidan zein zen lokarrarazi zidan azken filma. Pentsatu egin behar izan nuen; ohikoa da etxean ordenagailuko pantaila txikian ikusten ditudan filmekin eta, aste luze baten ondoren, nekearen nekez lokartzea. Baina galderak beste zentzu bat zuen: zein da aspertu zaituen azken filma eta, esna mantentzeko egindako ahalegin guztien ondoren ere, lo kuluxka bat eginarazi dizuna. Bada ohartu naiz, nire kasuan, filmek