‘Non dago Mikel?’ dokumentalaren kartela aurkeztu dute

Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egun beranduago hilik agertu zen Mikel Zabalza gaztearen kasua kontatuko duen dokumentala udazkenean estreinatuko dute. Ahotsa.info eta Izar Films-ek ekoiztutako lana da, eta torturaren biktimen nazioarteko egunean bertan (ekainak 26) aurkeztu dute egileek kartela.