Jatorri afrikarreko 1.500 figuranteren bila, Bilbon errodatzeko
Casting Modfie agentziak adin guztietako 1.500 figurante galdegin ditu, batez ere Afrikar herrialdeetakoak, Bilbon filmatuko den Detective Toure telesailean parte-hartzeko. Gaur, asteartea, burutuko dituzte kastinaren probak, San Frantziskoko zentro zibikoan, 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era.