Kaspa Hutsa XXI. film laburren maratoia egingo dute Gernikan

Sailkatzen zailak diren ikus-entzunezko ekoizpen alternatiboak eskaintzen dituen Kaspa Hutsa film laburren XXI. maratoia azaroaren 24an egingo dute Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Egun bakarrean egingo dituzte emanaldi guztiak, 19:15ean hasita, hiru ordu luzez, eta sarrerak bi euroan eskuratu ahal izango dira. Gernikako Skate-Black lagunek eta Gernikako Kultur Etxeak antolatutako ekimena aurkezteaz arduratuko da Rober Garay.