‘We Are One: A Global Film Festival’, nazioarteko jaialdien bilgune

Tribeca Enterprises eta YouTubek elkarrekin iragarri dute We Are One: A Global Film Festival ekimena, aurrekaririk ez duen eta esklusiboki YouTube bitartez jarraitu ahal izango den 10 eguneko zinema-jaialdi digitala. 20 zinema-jaialdiren programazioa eskainiko du, tartean Canneseko zinema-jaialdia, Berlingo nazioarteko zinema-jaialdia, Veneziako zinema-jaialdia eta Donostia Zinemaldia.