‘AntiBasque’ lanak film esperimental onenaren saria jaso du Los Angelesen
Karlos Alastrueyren AntiBasque filmak gazteen artean memoria historikoa berreskuratzeak duen garrantzia aldarrikatzen du, eta horretarako fikziozko elementuak eta dokumentala uztartzen ditu. Abel Azkona artistak, eta Lide Martínez-Abaigar eta Lucia Nieto aktoreek, besteak beste, osatutako lanak Los Angeles Film Awards sarietan film esperimental onenaren garaikurra eskuratu berri du.