Bihar abiatuko dute XIII. Caostica jaialdia
Sail Ofizialean ariko diren 12 film laburren proiekzioarekin hasiko da bihar, ekainak 3, 20:00etan BilboRocken Caostica jaialdia. Orotara 51 lan lehiatuko dira datorren larunbatera bitarte, tartean, Zerbait asmatuko dugu (Joseba Elorza), Sailor’s Grave (Kolektiboa) eta Psycho (Ibon Belandia).