Juanmi Gutierrez omenduko du Filmategiak

Orain gutxi zendutako Juanmi Gutierrez (1945-2019) zinegilea omenduko du Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldia, Donostia Kultura, Tabakalera, Kresala Zinekluba eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean. Zuzendariaren senideek aukeratutako bi film proiektatuko dituzte martxoaren 12an, Tabakalerako zinema aretoan.