Beso zabalik hartu dute ‘Non dago Mikel?’ dokumentala Katalunian

Non dago Mikel? (2020) dokumentala Kataluniako TV3 telebista kateko ‘Sense ficció’ programaren baitan eman dute urtarrilaren 11n, eta 359.000 herritarrek ikusi dute, %16,1eko ikusle kuota lortuz. Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas ‘Pitu’-k zuzendutako lana hilaren 18ra bitartean ikusgai dago Interneten.