Zinegin 2021: hamarkada bat euskara hutsez filmak eskaintzen

Zinegin euskal zinemaldiaren 10. edizioa azaroaren 25etik 28ra bitartean egingo dute, Hazparnen. Euskara hustezko fikziozko, lan dokumental eta animaziozko film labur eta luzeak emango dituzte, eta  Zineginlagun kanpaina jarri dute martxan: festibalak beste hamar urtez burujabe izaten iraun dezan hilabetero euro bat ematera animatu nahi dituzte herritarrak.

By |2021-11-19T11:31:52+02:0019 azaroa, 2021|

‘Zinema leku segurua da’ lelopean, #YoVoyAlCine kanpainarekin bat egin du ICAAk

Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ere bat egin du Zinema Banatzaileen Federazioak -FEDICINE- exhibidoreekin batera sustatutako #YoVoyAlCine kanpainarekin. Alarma Egoera amaitu ostean, zinema-aretoen berraktibatzea da egitasmoaren helburua, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAAk) bultzatutako ‘Zinema leku segurua da’ kanpaina paraleloarekin babestuko du.

By |2020-08-10T11:17:24+02:0010 abuztua, 2020|

‘Zinema pantaila handian’ kanpaina jarriko du EZAEk martxan

EZAE – Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak ‘Zinema pantaila handian’ izeneko kanpaina jarriko du ekainaren 22tik aurrera martxan. Helburua herritarrak filmak zinema aretoetan ikustera animatzea da, eta lau ardatz nagusi jorratuko dituzte: “pelikulak pantaila handian ikusteak dituen abantailak azpimarratzea, EZAEren zinema guztietan ezarriko den protokolo zorrotza azaltzea, Internet bidezko erosketak deskontu bitartez sustatzea eta euskal filmei laguntzea, Euskadiko zinemagintzaren balio-kate osoari babesa emanez”.

By |2020-06-11T11:13:06+02:0011 ekaina, 2020|

Eta zure orri zurian, zer jartzen du? #kutsidazu

https://youtu.be/S7Qwsu8cLvo Hartu parte #kutsidazu kanpainan eta irabazi 65. Donostia Zinemaldian Elkarrekin - Together (Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa) dokumentala ikusteko bi sarrera! Jarraitu beharreko urratsak: Orri zuri batean, idatzi gomendatuko zenukeen filmaren izenburua jatorrizko bertsioan. Eskatu alboan duzunari argazki txukun bat egiteko (ereduak jarraitu). Igo zure argazkia Twitter ala Instagram plataformetara #kutsidazu traolarekin. Bi sarrera bikoitz dauzkagu irailaren 28an, osteguna, Donostiako Trueba zinemetan

By |2017-10-04T10:14:21+02:0022 iraila, 2017|
Go to Top