Asier Altunaren ‘Amama’ emango dute gaur Euskal Telebistan
Badoan mundu baten eta badatorenaren aurreko lekuko isila. Asier Altunak zuzendutako Amama (2015) filma programatuko du Euskal Telebistaren euskarazko kateak gaur, 23:30etik aurrera. Zinemazale euskaltzaleen haserrea sortu du ordutegiaren hautuak.