Nosferatu Bildumako euskarazko 9. alea prestatu du Harkaitz Canok

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatutako aurtengo Nosferatu zikloa Luis Buñuel zinemagile aragoiarrari eskaini diote, eta honi lotutako euskarazko argitalpena azaroaren 10ean aurkeztuko dute Tabakaleran. Harkaitz Canok idatzi du Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak izeneko liburua.