‘Tipularen sehaska kanta‘ filma emango dute gaur, Kanalduden

Lander Garrok zuzendu eta espetxean gaixotasunak suposatzen duen samina azalera ekarri nahi duen dokumentalaren hedapen berezia egingo du gaur iluntzean Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista parte-hartzaileak. Lana 21:00etik aurrera izango da ikusgai, zuzeneko emisioan.