Zinema kamikazea lantzeko mintegia, irailean BilbaoArten

Javier Rebollo zinemagileak eta Diego Aldasoro artistak gidatuta, hiru eguneko Kamikaze mintegia egingo dute irailean BilbaoArten. Teoria eta praktika amateurraren arteko sorkuntza- eta pentsamendu-laborategia edo zinemak arte garaikidetik ikasi beharko lukeen guztia jarri diote izena jarduerari, eta arte garaikidearekin eta zinemarekin lotutako sortzaile amateurrei zuzendu diete deialdia. Izen-ematea zabalik dago, eta matrikulak 50 euroko kostua du.