Johana Olabarria Ugarte (Euskaltzaleen Topagunea): “Euskal sortzaileek konplexu gutxiagorekin egiten dute lan orain”

Euskaltzaleen Topaguneak ikus-entzunezko jarduna eta sorkuntza sustatzeko hainbat ekimen antolatzen ditu urtean zehar: Durangoko Azokako Irudienea gunea, Kameratoia film laburren rallya, Benito Ansola sorkuntza beka, Laburbira film laburren zirkuitua… Jarduera horien atzean, antolakuntza eta kudeaketa lanetan, aritzen dira Johana Olabarria Ugarte eta Leire Lardizabal Azurmendi Euskaltzaleen Topaguneko kideak. Haiekin bildu gara Durangon egitasmoen helburuak eta erronkak ezagutzeko.

By |2019-05-15T12:48:41+02:0016 otsaila, 2018|

‘Tazan’ filmak irabazi du XIII. Kameratoia

Iragan larunbatean, urriak 28, egin zuten Kameratoia film laburren rallyaren XIII. edizioaren sari banaketa ekitaldia Lekeition, 40. Euskal Zine Bileraren egitarauaren azken jarduera gisa. Epaimahaiaren 1.200 euroko sari nagusia Udafilms taldearen Tazan lanarentzat izan zen, baina ikusleen saria Berta Productions taldearen Dzanga jauna proiektuak eskuratu zuen.

By |2017-11-03T14:39:48+02:0030 urria, 2017|

Asteburuan egingo dute XIII. Kameratoiaren sari-banaketa ekitaldia

Aurten aurrenekoz, Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Kameratoia film laburren rallya Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin elkarlanean egin dute. Parte hartzaileek urriaren 20tik 22ra, iragan asteburuan, 48 orduko epea izan zuten antolatzaileek emandako oinarriak jarraituz beren lanak osatzeko, eta orotara hamahiru film labur aurkeztu zituzten. Urriaren 28an, larunbata, lanok proiektatu eta sari-banaketa ekitaldia egingo dute 12:30ean Lekeitioko Ikusgarri aretoan.

By |2019-05-15T12:53:03+02:0027 urria, 2017|

40. Euskal Zine Bilera jaialdia aurkeztu dute

Euskara hutsean egiten den Hego Euskal Herriko zinema jaialdi bakarra da Lekeitioko Euskal Zine Bilera, eta 40. edizio borobila urriaren 14tik 21era luzatuko da. 38 film izango dira ikusgai orotara; horien artean 24 amateurren kategorian lehiatuko dira, eta zazpi profesionalenean. Irailaren 20an, halaber, Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia arrakastatsua eskainiko dute, eta XIII. Kameratoia film laburren rallya ere bertan egingo dute.

By |2017-10-10T09:42:50+02:004 urria, 2017|

2017ko Kameratoia Euskal Zine Bileran egingo dute

Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Kameratoia film laburren rallya Euskal Zine Bilera jaialdian egingo dute aurten. Urriaren 20an abiatuko dute lehiaketa, deialdiaren gaia eta ezaugarriak online zintzilikatuta, eta parte hartzaileek 48 ordu izango dituzte lanak aurkezteko. Sari banaketa ekitaldia, aldiz, urriaren 28an egingo dute, eta deialdian izena emateko epea urriaren 15era arte luzatuko da.

By |2019-05-15T16:47:19+02:0020 iraila, 2017|
Go to Top