Badator 17. Kameratoia

Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak elkarlanean antolatzen duten Kameratoia film laburren rallyaren deialdia zabalik da, azaroaren 7ra bitartean. Azaroaren 12tik 14ra egingo dute, aurten ere, online formatuan.

By |2021-10-07T11:40:40+02:007 urria, 2021|

Badator 43. Euskal Zine Bilera Online!

Azaroaren 21etik 29ra egingo dute aurten Euskal Zine Bilera jaialdia Lekeition, eta pandemiaren eraginez, baina baita 2016an abiatu zuten plan estrategikoari jarraiki ere, online izaera hartuko du ekimenak. Hiru atal nagusi izango ditu, SORTU, PARTEKATU eta SARETU, eta ohiko Kameratoia film laburren rallyaz edo Benito Ansola sariaz gain, Pantaila Zuria ala Atzo8 bezalako proposamen berriak ere izango ditu.

By |2020-11-16T12:01:23+02:0016 azaroa, 2020|

16. Kameratoian izena emateko epea zabalik!

Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak elkarlanean antolatzen duten Kameratoia film laburren rallyaren 16. edizioa azaroaren 13tik 15era egingo dute,  eta deialdian izena emateko epea atzo, urriak 7, zabaldu zuten, azaroaren 7ra arte. Aurtengo ekitaldia berezia izango da, eta parte hartzaileek online helarazi beharko dute materiala.

By |2020-10-08T10:25:17+02:008 urria, 2020|
Go to Top