Veneziako 74. Biennale zinemaldiko palmaresa
Guillermo del Toro zinegile mexikarraren The Shape of Water film fantastikoak eskuratu du 74. Biennale zinema jaialdiko garaikur nagusia, hau da, film onenaren Urrezko Lehoia. Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia, aldiz, Xavier Legrand zuzendariak jaso du, Jusqu’à la garde filmagatik, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia Samuel Maozen Foxtrot filmarentzat izan da.