Argazkigintza tailerra izango du Giza Eskubideen Zinemaldiak Kaleratzeak Stop plataformaren eskutik
Etxebizitza eskubidearen aldeko argazki akzio tailerra antolatu du Kaleratzeak Stop Plataformak Donostian (Gipuzkoa) ospatuko den Giza Eskubideen Zinemaldiaren harira. Apirilak 12-14 bitarte egingo da, Enmedio kolektiboko kide den Oriana Eliçaberen gidaritzapean. Etxebizitza eskubidearen aldeko ekimena izatea nahi dute antolatzaileek, teoria zein praktika uztartuz ezagupen eta esperientziak partekatzeko pentsatua, eta bertan parte hartzeko deia egin dute. Dagoeneko ireki dute izen emateko epea, eta lekuak bete bitartean