Anaiz Aguirre (Gabarra Films): “Ez digute euskal zinemari buruz fitxik erraiten”

Anaiz Aguirre Olhagaray Gabarra Films banaketa etxeko kidea da. Urte hasieran hasi zen bertan lanean, baina proiektuak 2013an du iturburua, Baionako Atalante zinema euskal filmak Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan banatzeko aukera lantzen hasi zenean. Egun hamar zinema-gelak osatzen dute Ipar Euskal Herriko aretoen sarea, eta iaz Amama (Asier Altuna, 2015) filmak izandako arrakastaren ondotik, Kalebegiak (Askoren artean, 2016) banatzen ari dira orain, ekainera bitarte.

By |2019-05-20T15:47:37+02:0025 maiatza, 2017|

Zigor Etxebeste Gómez: ‘Kalebegiak’

Zuzendariak: Koldo Almandoz, Asier Altuna eta Telmo Esnal, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Borja Cobeaga, María Elorza eta Maider Fernández, Isabel Herguera eta Izebene Oñederra,  Ekain Irigoyen, Julio Medem, Gracia Querejeta, Imanol Uribe Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua izan zen eta bizikidetzaren inguruan antolatutako proiektuen artean zineak ezin zuen hutsik egin. Batez ere, zeluloidetan blai dagoen hiri honetan. Askotan

By |2019-05-16T15:40:08+02:008 maiatza, 2017|

‘Kalebegiak’ Ipar Euskal Herrian estreinatuko dute Gabarra Filmsen eskutik

Hamabi film laburrez osatutako Kalebegiak lana Hendaian estreinatuko dute martxoaren 13an, eta ondorengo asteetan hainbat saio egingo dituzte Baiona, Nantes eta Kanbon. Euskal filmak Ipar Euskal Herrian banatzeko ardura bere gain hartu duen Gabarra Films banatzailea dago zabalkundearen atzean, Baionako Atalante zinema-gelak sustatu eta egituratutako banatzailea. Zineuskadi, Euskal Kultur Erakundea eta Iparraldeko zinema areto gehien kudeatzen dituen Cinévasion elkartea ariko dira lankidetzan.

By |2019-05-21T16:52:27+02:008 martxoa, 2017|

Bihartik aurrera hasiko da Euskal Zinemaren Zinemaldia.cat jaialdia Bartzelonan

Bihartik, otsailak 9, otsailaren 25era luzatuko da Zinemaldia.cat, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia. Aurten hamabigarren edizioa egingo dute, eta euskal zinemagintzaren sektoreko hainbat izen esanguratsu erakarriko ditu Bartzelonara.

By |2017-02-23T15:14:20+02:008 otsaila, 2017|

2016ko mugarriak

“Urteko onenen” zerrenden garaian gauden honetan, gure edukien azterketa egitea erabaki dugu, atariko irakurriena zer izan den eta euskarazko zinemari dagokionean, 2016ko mugarriak zeintzuk izan diren ezagutzeko. Zer edo zer kanpoan geratuko zitzaigun, ziur, Top 10a osatu baitugu (ordenari erreparatu gabe). Baina hauxe da gure aukeraketa. Gozatu errepasoaz!

By |2017-01-09T12:04:36+02:0030 abendua, 2016|

Estreinaldiak: urriak 14

Kalebegiak Aurtengo Donostia Zinemaldian arrakastaz estreinatutako lana, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak ikus-entzunezko alorrean garatutako proiektu nagusia da orain zinemetara heldu dena. Bertan, hainbat euskal zinegilek hartu dute parte eta Donostiari buruzko film labur bana osatu dute, bederatzi guztira. Horrez gain, beste hiru lan, deialdi ireki baten bidez aukeratu dituzte, beraz, hamabi film laburrez osatutako lana da Kalebegiak. Filmen arduradunak honakoak dira: Asier Altuna eta Telmo Esnal, Isabel

By |2016-10-19T10:40:20+02:0013 urria, 2016|

Zinemaldiko kritikak: ‘Kalebegiak’

Zuzendaria: Hainbaten artean Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak ikus-entzunezko alorrean garatutako proiektu nagusia da Kalebegiak film kolektiboa. Dozena bat euskal zinegile ezagunek hartu dute parte bertan, hiriari buruzko film labur bana osatuta; bederatzi orotara. Eta beste hiru proiektuak deialdi ireki baten bidez aukeratu dituzte. Larrotxene Bideoko Jorge Gil eta Michel Gaztambide arduratu dira egitasmoaren koordinazioaz, baita errodajeetarako baliabideak eskaintzeaz ere, eta

By |2016-10-14T19:26:49+02:0023 iraila, 2016|

Zurriolako Butaka: Irailak 21

Gaurko, irailak 21, Zurriolako Butaka saioan iluntzean Donostia Saria jasoko duen Sigourney Weaverrien (New York, 1949) soslaia eskaini dute lehenik. J.A. Bayonaren A Monster Calls filma aurkeztera etorri da Gipuzkoako hiriburura, eta emanaldian bertan emango diote saria. https://youtu.be/_bMGIKz3hu8 Ostean, Jorge Gil eta Telmo Esnalen txanda izan da. Lehena Kalebegiak proiektu kolektiboaren koordinatzaile lanetan ibili da azken hileetan, eta bigarrena egitasmoan parte hartu duten zuzendarietako bat da, Asier

By |2016-09-24T14:40:16+02:0021 iraila, 2016|
Go to Top