Ez al da iritsi Euskal animazioa aldarrikatzeko ordua?

Sorpresa eta film bikain ugari deskubritu ditugu azken urteotan Euskal zinemagintzaren itsaso txikian: Loreak, Amama, Handia, Oreina, Aupa Etxebeste, 80 egunean, Bertsolari, Urte berri on amona, Sipo Phantasma, Irrintziaren Oihartzunak eta abar. Baina, ez al duzue hutsune bat somatzen zerrenda horretan? Zer falta da? Bada genero bat, euskal zinema nazio mailan puntakoa eta nazioartean lehiakorra gertatzen dena eta oso gutxitan aipatzen dena: animaziozko euskal filmak.

By |2019-03-12T11:18:07+02:0012 martxoa, 2019|

Juanba Berasategiri omenaldia egingo diote gaur Tabakaleran

Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, ostiralean zendu zen Juanba Berasategi zinegileari omenaldia egingo dio gaur, maiatzak 2, Donostiako Tabakaleran. 19:00etatik aurrera, Euskal Herriko animaziozko lehen film luzea, Kalabaza tripontzia, eskainiko dute, Berasategiren ibilbideko lehen luzea, baita ere.

By |2017-05-11T12:36:53+02:002 maiatza, 2017|

Juanba Berasategi zinegilea zendu da

Euskarazko animaziogintzan aitzindaria izan zen Juanba Berasategi (Pasaia, 1951) gaur goizean zendu da. 1985ean Kalabaza tripontzia, euskarazko animaziozko lehen film luzea, aurkeztu zuen, eta bere azkeneko lana Nur eta herensugearen tenplua izan da, Toti Martinez de Lezearen liburuan oinarritutakoa, aurki estreinatzekoa dena.

By |2017-05-10T09:25:26+02:0028 apirila, 2017|

Uxue Arzelus – ‘Kalabaza Tripontzia’

Kritikaren egilea: Uxue Arzelus Izenburua: Kalabaza Tripontzia Urtea: 1985 Zuzendaria: Juan Bautista Berasategi Herrialdea: Euskal Herria “Sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik”. Zenbat aldiz errepikatuko genituen hitz horiek haurrak ginela. Etxean erreferentetzat genuen pelikuletako bat da. Hogei bat aldiz ikusia izango dut, gehiagotan ziur aski. Eta txikitan buruz nekizkien pelikula gehienekin gertatzen den bezela, orain berrikustean konturatu naiz orduan zenbat gauza galtzen nituen. Ulertugabeko zenbat

By |2019-05-16T15:06:48+02:0025 martxoa, 2015|
Go to Top