Euskal Aktoreen Batasunak ETBk arduragabekeriaz jokatu duela salatu du
Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) ETB salatu du COVID-19 birusak sortutako krisiak eta osasun larrialdiak eragindako egoeraren ondorioz Alardea telesailaren grabaketa-lanak eten ez izanagatik. EABk, zabaldu duen agirian, Mediaprok eta K2000 ekoiztetxeek izan duten “arduragabekeria” eta “enpatia falta” azpimarratu ditu, hartutako “erabaki horrek edo erabaki ezak arrisku egoeran jarri duelako lantaldearen osasuna eta bizia”.