J.A Bayonak jasoko du 2019ko Fantastikoaren Izarra saria

Inoiz baino bereziagoa izango da 2019ko FANT – Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdia. ‘Ezusteko asko’ eta ekitaldi berezi andana iragarri dituzte antolatzaileek zilarrezko ezteiak ospatuko dituen jaialdiaren edizio berrirako, gutxika, ekitaldia hurbildu ahala, aletzen ari direnak. Berriki jakin dugu, esaterako, J.A. Bayona zuzendariari emango diotela Fantastikoaren Izarra ohorezko saria.

By |2019-03-14T16:40:21+02:0012 martxoa, 2019|

Kritika: “Jurassic World: Fallen Kingdom”

Zuzendaria: J. A. Bayona Urtea: 2017 Herrialdea: AEB-Espainia Aste honetan estrenatu berri den Jurassic Park sorta ezagunaren azkena ikustera hurbildu naiz. Oroitzen naiz, nerabe nintzela, saga honetako lehendabiziko filma Spielberrek estreinatu zuenean. Dinosauruak, txikitako irrika hori, paleontologia, abenturak. Donostiako Petit Casinon ikusi nuen, ilaran, jendea nola kale nagusian metatzen zen hura ikusteko, gogoz. Arrakasta izugarria izan zuen filmak, ondoren hari horri jarraituz zinta gehiago sortu dituzte, filmari jarraipena

By |2018-06-13T15:34:15+02:0013 ekaina, 2018|

Estreinaldiak: Ekainak 8

Jurassic World: Fallen Kingdom Jurassic World abentura parkearen desagerpenaren ostean, aske ibili dira Nublar Uhartean zehar bertan bizi diren dinosauroak. Lurraldeko sumendi baten erupzioak lasaitasun hori mehatxatuko du zeharo, eta parkearen kudeatzaile izandako Claire Dearingek animaliak babesteko erantzunkizuna hartuko du bere gain. Zinema garaikidearen historian laugarren film ikusiena izan zen Jurasic World 2015ean, Jurassic Park saga entzutetsuaren berpiztea. Azken ale horren bigarren atala dugu hau,

By |2018-06-07T16:30:37+02:007 ekaina, 2018|
Go to Top