“Isiltasunari, bidelagun leialari”

Juliette Binochek Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko lehen Donostia Saria jaso du bart Kursaal auditoriumean. Aktore frantziarrak Isabel Coixeten eskutik jaso zuen Zinemaldiaren ohorezko sari nagusia, eta, ekitaldiaren ostean, Claire Denisek zuzendutako Avec amour et acharnement / Both Sides of The Blade filma proiektatu dute.

By |2022-09-19T17:30:26+02:0019 iraila, 2022|

Tabakaleraren asteko zinema-programazioak Zinemaldia izango du oinarri

Aurki hiriko txoko guztiak bustiko dituen Donostia Zinemaldiaren ingurumarian osatu dute aste honetako zinema-kartelera Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Donostia Saria jasoko duten Juliette Binoche eta David Cronenberg omenduko dituzte, Mauvais sang (1986) eta Crash (1996) lanen proiekzioarekin.

By |2022-08-29T12:54:08+02:0029 abuztua, 2022|

Zinemaldia + Plus fokua: Juliette Binoche eta David Cronenberg

70. Donostia Zinemaldiko Donostia Sariaren hartzaile izango dira bata zein bestea. Hala, irailaren 2an, aktore frantziarraren partaidetza duen Mauvais sang  (Leos Carax, 1986); eta irailaren 3an, zinemagile kanadarrak zuzendutako Crash (1996), pantailaratuko dituzte, Tabakalerako zinema aretoan. Bi saioak Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak aurkeztuko ditu, eta bertaratzeko sarrerak eskuragai daude dagoeneko.

By |2022-08-17T09:10:59+02:0017 abuztua, 2022|

Juliette Binoche, 70. urteurreneko lehenengo Donostia Saria

Donostia Zinemaldiak aktore frantziarraren ibilbide profesionala errekonozituko du aurten, irailaren 16tik 24ra ospatuko duten edizioan. Claire Denisek zuzendutako Avec amour et acharnement (2022) filmean parte hartu du berriki, eta Kursaal eraikineko K1 aretoan egingo duten emanaldian jasoko du saria. Gainera 2022ko festibaleko kartel ofizialeko irudia izango da. Europar zinemagintzan aktore miretsirik bada, hori Juliette Binoche da. Laugarrenez hurbilduko da hirira, aurten baina, Zinemaldiak emango dion

By |2022-05-16T13:16:49+02:0013 maiatza, 2022|

Zinemaldiko kritika: ‘La vérité’

Zuzendaria: Hirokazu Koreeda Urtea: 2019 Herrialdea: Frantzia - Japonia Saila: Perlak Fabiannek memoria-liburua argitaratu berri du, eta huraxe irakurtzeko gogoz itzuliko da etxera, Parisera, gidoilari gisara New Yorken lan egiten duen Lumir alaba, Hank senarra eta Charlotte alaba txikia lagun dituela. Frantziako zinemaren industriako izar handia da Fabianne, eta ahoan bilorik gabe hitz egiten du etxean dituen gizonekin (bikotekide berria, senar ohia, agentea...), baina baita

By |2019-09-21T19:16:22+02:0021 iraila, 2019|

Aurkeztu dute 66. Donostia Zinemaldia

“Zinema-jaialdi oro bidegurutze bat da, eta arte zinematografikoa ulertzeko hainbat modu biltzen ditu barnean; elkargune bat da, eta bertan bide seguru eta ezagunak adarkatu eta ustekabeko bihurtzen dira. Edo helmuga oraindik oso argi ez badago ere, horrexegatik tentagarriagoak izan daitezkeen beste batzuekin gurutzatzen dira”. Halako desbideratzen iradokitzaileak iragarri dituzte Donostia Zinemaldiaren 66. ediziorako. Saridunen zerrenda behin betikoa, jaialdian izango diren aurpegi ezagunak, eta lanak ikusi

By |2018-09-07T13:43:39+02:007 iraila, 2018|
Go to Top