‘Juliana’ filmak itxiko du Peruko zinema sozialaren zikloa
Alejandro Legaspi eta Fernando Espinozak zuzendutako Juliana filmaren Europako estreinaldiak emango dio amaiera Gasteizen egiten ari diren Peruko zinema sozialaren zikloari. Azaroaren 19an, osteguna, Montehermoso Kultur Etxeko Ortuño aretoan izango da emanaldia, 19:30ean, eta ostean, René Weber filmeko gidoilariarekin hitz egiteko tartea zabalduko dute.