Berrehundik gora ume ‘Grufaloa’ filmaren estreinaldian

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez euskaratutako Grufaloa film arrakastatsuaren estreinaldiaz gozatzeko aukera izango dute berrehundik gora umek, datorren igandean, maiatzaren 13an, Donostiako Principe Aretoan. Goizeko 11:00etan egingo dute emanaldia, eta sarrera doakoa izango da  SADE TXIKI zein EiTBko HIRU3 kluben bazkideentzat.