Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Álbum de posguerra’ eta ‘100UP’
David Beriain eta Roberto Fraile kazetari euskal herritarrak Burkina Fason erail dituztela ezagutu dugun egun berean proiektatu dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Àngel Leiro eta Airy Maragall zinemagileek zuzendutako Álbum de posguerra (2020) dokumentala, Gervasio Sánchez gerrako argazkilari ezaguna gidari duena. Espainiarrak ondo ezagutzen zituen Beriaun eta Fraile, eta hunkituta azaldu da taula gainean emanaldiaren osteko solasaldiaren aurretik ikus-entzuleek eta hizlariek egin duten minutuko isilunean.