‘La noche del ratón’ filmak itxiko du Ostegunak Trueban-en denboraldia

https://youtu.be/_3Nds3DTVeI Ostegunak Trueban-en azken edizioa amaitzear da. Datorren ostegunean, ekainak 4, azkeneko proiekzioa egingo dute La noche del ratón pelikularekin. David R. Losada irundarrak zuzendutako eta Asier Vázquezek ekoiztutako film honek Unai García eta Miriam Cabeza ditu aktore protagonista moduan.