Angel Alonso zuzendariaren ‘ Elkano, lehen mundu bira’, nazioartean ikusgai
Protagonisten ibilbideari jarraituz, atzerrirako bigarren abentura handia abiatuko du Elkanoren fragatak. Beste herrialdeetako ikusleak lortzeko xedearekin, Polonia, Portugal, Errusia eta Vietnameko zinema aretoetan emango dio hasiera bere nazioarteko ibilbideari Angel Alonso zuzendariaren Elkano, lehen mundu bira filmak.