Zailtasunen gainetik, badator Zinegin jaialdia

Aurtengo Zinegin jaialdiaren programazioa inprimatzekotan zirela, konfinamenduak hartu zituen Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa, eta festibalaren antolatzaileek proposamen berri bat prestatu behar izan dute ekimenari eutsi ahal izateko. Hala, azaroaren 28an, gaualdi berezi batekin abiatuko dute 9. edizioari lotutako egitaraua, eta abenduaren 6an itxiko dute jaialdia.

By |2020-11-26T12:32:45+02:0026 azaroa, 2020|

30. Beldurrezko Zinemaren asteko kartelarekin batera aurkeztuko dute ‘Napardeath’ filma

Maiatzaren 5ean, igandean, aurkeztuko dute urriaren 2019ko urriaren 27tik azaroaren 2ra Donostian egingo duten 30. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko kartel ofiziala. Osagarri berezia izango du ekitaldiak: Beñat Iturrioz hernaniarraren Napardeath (2019) filmaren estreinaldia.

By |2019-04-29T10:22:02+02:0029 apirila, 2019|

Zinema izango da bigarren Elepika festibaleko protagonista

Euskal Hirigune Elkargo berriko euskara eta kultur mediazio zerbitzuak eta Uztaritze, Kanbo eta Itsasuko liburutegi eta mediatekek elkarlanean, bigarren Elepika festibala egingo dute maiatzaren 10etik 20ra. Euskal hiztunei euskara balioan jartzeko bilgunea eskaintzea dute helburu, eta euskarazko sorkuntza artistikoa zabaltzea eta partekatzea.

By |2017-05-18T14:02:26+02:0011 maiatza, 2017|
Go to Top