‘Handia’ filmak jaso du IV.EZAE Saria

Orain urtebete, Donostia Zinemaldiaren 65.edizioko Sail Ofizialeko lehiaketan, ekin zion bideari. Hazi eta hazi ibili da erraldoia, eta sari zein errekonozimendu andana jaso du orduztik, gaur goizean azkena. EZAEk, Euskal Zinema Aretoen Elkarteak, Handia filmak euskal zinema-industriari egindako ekarpena eta arrakasta saritu ditu, Donostia Zinemaldiaren baitan egindako agerraldian.

By |2018-09-26T14:06:06+02:0026 iraila, 2018|

Emakumeen zinemagintza eta banpiroak, 28. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko protagonistak

Josemi Beltran Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendariak, Miren Azkarate Donostiako Udaleko Kultura sailburuak, Joxean Muños Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Patxi Presa Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen koordinatzaileak agerraldia egin dute gaur urriaren 28tik azaroaren 3ra luzatuko den 28. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen programazio osoa aurkezteko.

By |2017-10-23T13:05:54+02:0019 urria, 2017|

Jaurlaritzak zinemarako laguntzen egitura berria aurkeztu du

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak eta Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendariak agerraldia egin dute gaur Tabakaleran, zinemaren sektoreko profesionalen eta kazetarien aurrean. Eusko Jaurlaritzak zinemagintzarako diru-laguntzen egitura berria aurkeztu du, eta aurrekontua % 35 igo dela nabarmendu dute, 2.660.000 eurora.

By |2017-06-16T11:37:42+02:007 ekaina, 2017|

Esleitu dituzte 2016ko Jaurlaritzako kultura sorkuntzarako diru-laguntzak

2016an zehar antzerki-testuak, zinema gidoiak eta musika-konposizioak egiteko dirulaguntzak banatu berri ditu Joxean Muñozek zuzentzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuordetzak. Guztira, 240.000 euro bideratu dira sormen kulturaleko produkziora: 142.200 zinemarako gidoiak sortzeko, 45.000 musika-konposizioetarako eta 52.800 euro antzerki-testuetarako. Saridunek, 2016 urtea izango dute beren sormen lanak gauzatzeko, eta bi zatitan jasoko dute diru-laguntza, bata hasieran, eta bestea lana burutzean. Saridunen artean, izen ezagun batzuk

By |2019-05-17T16:50:21+02:0011 abendua, 2015|
Go to Top