EiTBk film labur onenaren saria babestuko du, 17. Punto de Vistan

Sail ofizialean lehiatuko diren iraupen laburreko ekoizpenek 3.000 euroko saria eskuratzeko aukera izango dute. Tartean dira, Maria Elorzak eta iaz zendu zen Iñigo Salaberriak ondutako Al borde del agua, eta Peru Galbetek euskaraz errodatutako Bide bazterrean hi eta ni kantariekoizpenak.