‘Moriako erretratuak’ dokumentala estreinatuko du BERRIAk

Iñaki Agirre kazetariak Europako errefuxiatu kanpalekurik handienean bizi ziren zenbait pertsonaren bizipenak jaso ditu Moriako erretratuak elkarrizketa sortan. Dokumentala osatu du BERRIAk, eta gaur gauean izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, Berria.eus atarian.