Josu Muguruzari buruzko dokumentala azaroan estreinatuko dute

Datorren azaroaren 20an 25 urte beteko dira Josu Muguruza HBko diputatua tiroz hil zutela. Lander Iruin eta Markel Andia zuzendariak haren bizitzari buruzko dokumentala errodatzen ari dira, Zohardia izenekoa, eta urteurrenaren egunean estreinatu nahi dute.