Euskal ekoizpenak nagusi, FAS Zineklubaren ekaineko egitarauan

Mikel Gurreak zuzendutako Heltzear (2021) eta Suro (2022) lanak, Estibaliz Urresolaren 20.000 especies de abejas (2023) filma, eta zinema mutuaren garaiko klasiko estatubatuar bat pantailaratuko dituzte FAS Zineklub bilbotarreko kideek datozen astearteetan. Ohi bezala, Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, 19:45ean hasita.

By |2023-06-02T10:42:24+02:002 ekaina, 2023|

Lumière Emanaldiak bueltan dira, Euskadiko Filmategiko egoitzetan

Apirilean hasi, eta ekainera bitartean, Lyongo Lumière Institutuak zaharberritutako zinemaren historiako 10 film egongo dira ikusgai Donostiako Tabakaleran, Bilboko EHU Bizkaia Aretoan, Gasteizko Artium Museoan, Iruñeko Golem zinema aretoan eta Donibane Lohitzuneko Le Select zinegelan. Thierry Frémaux Canneseko zinema-jaialdiaren zuzendariak Im Lauf der Zeit (Wim Wenders, 1975) lana aurkeztuko du, eta Joserra Senperena musikariak pianoa joko du hainbat saiotan.

By |2023-04-05T09:31:01+02:005 apirila, 2023|
Go to Top