19. Giza Eskubideen Zinemaldia, hamaika errealitateren bozgorailu

Gaur ekingo diote Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiari. Victoria Eugenia Antzokia prest dago The Man Who Sold His Skin (Kaouther Ben Hania, 2020) filmarekin hiritarrak txunditzeko, apirilaren 8ra bitartean munduan gertatzen diren errealitateen aldarri bilakatzeko. Egitarau zabala prestatu dute 19. ediziorako, urtero legez, gaurkotasuna helduleku. Josemi Beltran jaialdiko zuzendariak, astebete luzez zinemazaleek hirian izango duten eskaintzaz hitz egin digu ZINEAn. Jorratuko dituzten gaien artean, emakumeengan eta

By |2022-04-01T15:00:08+02:001 apirila, 2022|

18. Giza Eskubideen Zinemaldia aurkeztu dute

Iazkoan bertan behera utzi behar izan zuten jaialdia indartsu itzuliko da aurtengoan, osasun krisiari aurre egiteko neurriak indarrean direla. Apirilaren 23tik 30era egingo dute Donostian festibalaren edizio berria, 36 filmez eta bost erakusketaz osatutako programazioarekin, eta antolatzaileak pozik azaldu dira atondu duten “egitarau zuhur baina aberatsarekin”.

By |2021-04-16T12:03:06+02:0015 apirila, 2021|

Zinema COVID-19aren garaian: Giza Eskubideen Zinemaldia

Luze dirau konfinamenduak. Lehenengo egunetan kultur programazioa irauli egin zuela ikusi genuen, eta eragileek beren edukiak modu librean partekatzen erantzun zioten. Zazpigarren astea dugu, baina, eta hasierako elkartasun guzti hori alde batera utzita, ZINEAn ikus-entzunezkoen sektorean guzti honek eragin dituen ondorio eta kalteak bildu eta ikusaraztea interesgarri izan daitekeela uste dugu. Hain zuzen, salbuespen egoera honen argi-ilunak bizi izan ditu ondorengo protagonistak: Covid-19k sortutako larrialdi

By |2020-04-29T13:06:01+02:0029 apirila, 2020|

Josemi Beltran: “Gure publikoak berezi egiten du jaialdia”

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen 30. edizioa urriaren 26an abiatuko dute, azaroaren 1era arte. Aurtengo protagonistak jaialdiari nortasuna eta balioa ematen dioten ikus-entzuleak izango dira, 170etik gora abonatu, urtero-urtero hutsik egin gabe bertaratzen diren zinemazale amorratuak. Omenaldi gisa, publiko fidel horren talde argazki batekin osatu dute ere kartel ofiziala. Josemi Beltran jaialdiaren zuzendariak aitortu digunez, zinema modu kolektiboan eta lagunez inguratuta ikusteak duen xarma

By |2019-10-18T09:56:56+02:0018 urria, 2019|
Go to Top