Joseba Lopezortega izango da ZINEBIko zuzendaria, berriz ere

Kultura-sorkuntzan eta industrian aditua den bilbotarra jaialdiaren Ordezkari Nagusia izan zen 1988an eta 1989an, Luis Iturriren zuzendaritzapean. Vanesa Fernandez Guerraren aldian hizkuntza-arloan eta euskal zinemaren defentsan egin diren aurrerapausoek jarraipenik izango duten ikusteke dago.