Gidoigintzari buruzko foroa eta mahai-ingurua egingo dituzte ekainaren 10ean Donostian

Euskal Gidoilarien Elkarteak IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearekin batera Gidoi Ingurua izeneko IV. foroa eta Euskal gidoia, gaur eta bihar mahai-ingurua antolatuko dituzte ekainaren 10ean, asteazkena, Donostiako Zuatzu parkeko Pia eraikinean. Parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da izena ematea hilaren 5a baino lehen. Goizeko 10:00etan abiatuko dute gidoigintza ardatz izango duen jardunaldia Zuatzu enpresa-parkeko Pia eraikinean. Lehenik harrera egingo diete gonbidatuei, eta ondoren, dagoeneko aukeratuta

By |2015-05-27T13:31:06+02:0018 maiatza, 2015|

Gorordo, Different Festival 6!-ra

http://youtu.be/hd6S-LKkehE Joseba Gorordo zuzendari bizkaitarrak La Otxoa, sin complejos lana aurkeztuko du Pariseko (Frantzia) Different Festival 6!-en. Etxepare institutuak jakinarazi duenez, Fermin Muguruzaren Zuloak dokumentala ere bertan izango da. Gorordok aurreratu duenez, nazioarteko estreinaldia izango da Parisekoa. Honekin batera doan bideoan azaltzen ditu Gorordok bidaiaren nondik norakoak. Uztailaren 1ean, berriz, Zinea.eu-k elkarrizketa osoa emango du argitara.    

By |2014-10-13T14:10:31+02:0021 ekaina, 2013|

‘160 metro: Bizkaiko rockaren historia’ dokumentalaren lehen kapitulua, sarean ikusgai

http://youtu.be/iaI4vJk9XIc Crowdfunding sistema baliagarria dela erakutsi dute berriz, oraingoan Bizkaian. Sarean ikusgai dago jada 160 metro: Bizkaiko rockaren historia dokumentalaren lehen kapitulua, aipatutako finantziazio kolektiboaren bidez ekoiztutakoa. Alvaro Fierrok eta Joseba Gorordok zuzendu dute EITBren laguntzarekin ere egindako lan hau. Honekin hasita, Bizkaiak 90eko hamarkadan izandako eraldaketa soziala azalduko duen kapitulu sorta bat osatzea da ekimenaren helburua.

By |2019-05-16T12:49:27+02:0028 maiatza, 2013|
Go to Top