Euskadiko Filmategiak Juanma Bajo Ulloari eskainitako liburua aurkeztu du

Euskadiko Filmategia euskal zinegileen inguruan osatzen ari den liburu-bildumak liburuki berria izango du gaurtik aurrera: Juanma Bajo Ulloa. Cine en las entrañas. 64. Donostia Zinemaldiaren egitarauaren barruan aurkeztu dute Jesús Angulo eta Antonio Santamarinak izenpetutako lana, eta idazleez gain, zinegile gasteiztarra eta Josean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendaria bertan izan dira.