‘Cristobal Balenciaga’ telesailaren emanaldia, Victoria Eugenia Antzokian

Cristobal Balentziaga (Getaria, 1895 – Javea, 1972) jostunari buruzko telesailaren lehen hiru atalak aurkeztu eta proiektatuko dituzte urtarrilaren 22an, Victoria Eugenia antzokian. Moriarti ekoiztetxeko Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako lana da, eta Disney Plus plataforman estreinatuko da hilaren 19an.

By |2024-01-16T10:47:09+02:0016 urtarrila, 2024|

‘Ilargi guztiak’, 69. Zinemaldiko azken egunetan

Igor Legarreta zinemagileak udaberrian estreinatu zuen Ilargi guztiak film fantastikoa, pandemiaren eraginez, otsaileko data baztertu ostean, eta udan Montrealgo Fantasiazko Nazioarteko Jaialdi entzutetsuan saritu dute lana. 69. Donostia Zinemaldiak ere tarte bat eskaini nahi izan dio banpirismoaren mitoa abiapuntu duen proiektuari, eta Zinemira sailean izango da ikusgai gaur eta bihar, lehiaketaz kanpo.

By |2021-09-25T10:20:10+02:0024 iraila, 2021|

‘Ander’ filmaren gidoia elebitan argitaratu dute

Roberto Castón zuzendari eta gidoilariak Ander arrakastatsua 2009ko Berlineale jaialdian estreinatu zuen, gizonezkoen arteko maitasun harreman baten inguruan ardaztutako euskarazko lehen filma, eta nazioarteko 150 jaialditan 27 sari eskuratu zituen. Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen testuinguruan, bada, filmaren gidoia elebitan argitaratu dute, eta salgai da sarean.

By |2021-07-01T09:56:15+02:001 uztaila, 2021|

Igor Legarreta: “Pelikula hau jada ez da gurea, publikoarena da”

Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Haizea Carneros protagonista dituen Igor Legarretaren Ilargi guztiak (2021) proposamenak otsailean ikusi behar zuen argia, baina osasun krisiak eraginda, estreinaldia data zehatzik gabe atzeratzeko erabakia hartu zuen lantaldeak. Hilabete batzuen bueltan, gaur estreinatuko da filma zinema-areto nagusietan. Banpirismoaren mitotik abiatuta, hilezkortasunaren inguruan gogoeta egingo du Legarretaren proposamen fantastikoak, pisu dramatikoa existentziaren inguruko kontaketan jarrita eta ohiko eszenatokietatik ihesi, gaiaren tratamendu naturalista

By |2021-05-21T11:58:52+02:0014 maiatza, 2021|

‘Hil kanpaiak’, Filmin plataforman ikusgai

Imanol Rayok iragan Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen Hil kanpaiak thrillerra bihar, apirilak 9, helduko da Filmin plataforma digitalera. Miren Gorrotxategiren eleberri homonimoan oinarritutako proposamena azaroaren 20an estreinatu zuten zinema aretoetara, eta hainbat jaialdi zein ziklotan parte hartu ostean, etxean digitalki ikusteko aukera izango da.

By |2021-04-08T10:41:08+02:008 apirila, 2021|

‘Ilargi guztiak’ lanaren aurrerapena, Beldurrezko Astean

Igor Legarretaren Ilargi guztiak fabula fantastikoaren aurrerapen esklusiboa egin zuten atzo, azaroak 5, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean, eta filmeko lehen irudiak eskani zituzten Victoria Eugenia Antzokian egin zuten Mathieu Turi zinemagilearen Meander filmaren emanaldian. Halaber, posterra zein lehen irudiak ikusgai dira jada.

By |2020-11-06T10:00:19+02:006 azaroa, 2020|
Go to Top