#2019koNagusiak: ‘El Hoyo’ eta ‘La trinchera infinita’ filmen arrakasta

Sitges Film Festivaleko 52. edizioan film onenaren saria irabazi eta Torontoko zinemaldiko Midnight Madness saileko publikoaren saria lortu du Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo filmak, hala, 2019ko euskal film arrakastatsuena izan da 67. Donostia Zinemaldian sariak pilatu dituen Moriartiko lagunek zuzendutako La trinchera infinita lanarekin batera. Biek ala biek, Goya sarietarako hautagaitza ugari lortu dituzte.

By |2020-01-02T10:39:46+02:002 urtarrila, 2020|

Goya sarietarako hautagaitza anitz lortu ditu euskal zinemagintzak

Urtarrilaren 25ean banatuko dituzte 2020ko Goya sariak eta dagoeneko Espainiako Zinemaren Akademiak aditzera eman du kategoria bakoitzeko hautagaien behin betiko zerrenda. Ekoizpen guztien buru Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra (hamazazpi hautagaitza), Pedro Almodobarren Dolor y gloria (hamasei hautagaitza) eta Aitor Aguirre, Jon Garaño eta Jose Mari Goneagak zuzendutako La trinchera infinita (hamabost hautagaitza) ageri dira.

By |2020-01-25T16:55:36+02:003 abendua, 2019|

Zinemaldiko Feroz saria jaso du ‘La trinchera infinita’ filmak

Donostia Zinemaldiaren sari banaketa ofiziala heldu baino lehen, heldu zaio errekonozimendu garaia Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendarien La trinchera infinita filmari. Euskal Gidoigileen Elkarteak banatutako Euskal Gidoi Onenaren saria jaso zuen bart Goenagak, eta berriki jakin dugu hiru zuzendariek jaso dutela Zinemaldiko Feroz saria.

By |2019-09-28T12:23:01+02:0028 iraila, 2019|
Go to Top