Maiatzaren lehenengoan estreinatuko dute ‘Vitoria, 3 de marzo’
Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunaren sinbolismoaz baliatuz, estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan Victor Cabaco zuzendariaren Vitoria, 3 de marzo filma. Horren aurretik, Gasteizko hiritarrei eskainitako aurrestreinaldi saio berezi bat egingo dute otsailaren 28an.